• RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 10. atala: Bisitariak. Nazioarteko terrorismoa Espainian.
    Mar 3 2025
    1985ean, Torrejon de Ardozen, El Descanso jatetxean jarritako lehergailu baten eztandaz 18 lagun hil ziren. Yihad Islamikoari egozten zaio atentatuaren ardura. Yihadistek Europan egindako atentaturik itzelena 2004ko martxoaren 11koa izan zen, Madrilen, 192 lagun hilez. Hilketa hura egin zuten yihadisten sareak Al Qaedarekin zuen lotura. Beste data beltza 2017ko abuztuaren 17 da. Bartzelonan eta Cambrilsen, zelula yihadista batek 16 lagun hil zituen. DAESH, edo Estatu Islamikoaren eraginpeko zelula yihadistak egin zuen sarraskia. ETAkoen ostean, yihadistak izan dira espainiar gehien hil dituzten terroristak. Partehartzaileak: Juan Benito Samaniego Esther Sáez Antonio Miguel Utrera Eskarne Jauregi Victor Amado de Castro Carmen Martínez Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 13 min
  • RELATOS podkastaren serie berezia: Terrorismoaren historia Espainian. 9. atala: Ezker muturreko terrorismoa.
    Mar 3 2025
    Alde batera utzita joera ezkertiarra zuten talde terrorista nazionalistak, GRAPO eta FRAP izan ziren ezker muturretik sortutako talde odoltsuenak. Baina ez ziren bakarrak izan Francoren diktadura garaian sortutakoak aintzat hartuz gero. Carmen Ladron de Guevara abokatuak egindako ikerketaren arabera ezker muturreko talde terrorista guztien artean 120 pertsona hil zituzten. Besteak beste, ETAk, ezker muturreko taldeek baino askoz hilketa gehiago egin zituelako, talde ultraezkertiar haiek eragindako biktimak ahaztuta egon dira hamarkadetan zehar. Partehartzaileak: Carmen Cordón Carmen Ladrón de Guevara Matteo Re Lorenzo Castro Benito Garcia Luis Fraga Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    54 min
  • RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 8. atala: Terrorismo ultraeskuindarra eta parapoliziala.
    Mar 3 2025
    Frente Nacional de la Juventud, BVE (Batallón Vasco Español), GAL, talde terrorista hauek desberdintasunak dituzte euren artean; izan ere terrorismo ultraeskuindarra eta parapoliziala desberdinak izan ziren. GALek 27 pertsona erahil zituen 1983 eta 1987 bitartean. Bitkimen artean ETAkideak zeuden eta talde horrekin zerikusirik ez zutenak ere bai. Atal hontan zirrara handia sortu zuen 1977ko Atotxako abokatu laboralisten aurkako atentatuaren berri aurki zenezake. Partehartzaileak: Alejandro Ruiz-Huerta Maite Pagazaurtundua Iñaki Arana Xavier Casals Jose Luis Rodríguez Luis Fraga Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 11 min
  • RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 7. atala: Aberriagatik erahil Galizan eta Katalunian.
    Mar 3 2025
    Galizan eta Katalunian biktima gehien eragindako talde terrorista ETA izan zen, baina ez bakarra. Bertan sortutako ideologia nazionalista-independentzizaledun taldeek ere eragin zuten biktimarik. Katalunian modus operandi zeharo sadikoa erabiliz erahil zituzten José María Bultó enpresaria eta eta Joaquin Viola alkate ohia 1978an. Galizan eta Katalunian baina, talde terroristek ez zuten izan Euskadin ETAk izan zuen bezalako gizarte babesik. Partehartzaileak: Juan Manuel Aguilar Abel García Roure Luis Fraga Carmen Martinez Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    42 min
  • RELATOS podkastaren serie berezia: Terrorismoaren historia Espainian. 5 atala: ETA demokraziaren aurka: (1983-1995)
    Mar 3 2025
    1982an ETApm (politiko-militarra) desegin zen, Espainiako gobernuko barne ministroarekin egindako negoziazioaren ondorenez. Talde hartako hiltzaileak eta gainontzekoak libre gelditu ziren, eta euren biktimak justiziarik gabe. ETAmilitarrak sarraskiak egin zituen auto-bonbak erabiliz. Zaragozako kuarteletxean 11 lagun hil zituen, bost ume tartean. Bartzelona erdiko Hipercor dendan, berriz, 21 lagun. Auto-bonben erabilerak bi helburu zituen: atentatua egiterakoan terroristek minik ez hartzea eta ahalik eta pertsona gehien hiltzea. Partehartzaileak: Pilar Ballarín Cazaña Lucía Ruiz Alvaro Cabrerizo Roberto Manrique Rosa María Peláez Jose Vargas Sara Hidalgo Garcia de Orellán Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    46 min
  • RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 6. atala: ETAren porroterantz (1996-2018)
    Mar 3 2025
    Gregorio Ordoñez Donostiako alkate ordea hil eta gero, ETAkoak abertzaleak ez ziren alderdietako kideak, PP, PSOE eta UPN-ko zinegotziak eta parlamentarioak erahiltzen hasten dira. ETAren aurkako kazetari eta intelektualak ere mehatsatu zituzten eta zenbait erahil ere bai. ‘Socialización del sufrimiento’ deitu zioten estrategia horri. Zertan zetzan? Pertsona bat erahil mila beldurtzeko, gizartea belaunikatze aldera, Herri Batasuna eta ETAren proiektu politikoa inposatzeko. Partehartzaileak: Ana Iribar Sebastian Nogales Teresa Jiménez Conchita Martín Marta Buesa Mari Paz Artolazabal Maite Pagazaurtundua Raul López Romo Jesús Casquete Badallo Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 26 min
  • RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 4. atala: Tiroak eta bonbak politika egiteko (1976-1982)
    Mar 3 2025
    Franco, gaitzez eta zahardadez hil eta gero, ETAk are gehiago hiltzea erabaki zuen, demokrazia eraikitzeko legeak- 1978ko Konstituzioa, Gernikako Estatutua...- eta erakundeak sortu ziren arren. ETAk transizio politikoa porrotera eraman nahian, ehunka segurtasun indarretako kide hil zituen. Baita ere eskuineko- Alianza Popularra adibidez- eta ertaineko politikoak. UCD alderdiko gizon andana hil zuten hilabete gutxitan. Euskadin erahil zituzten zenbait biktimen senideek hartzen dute hitza atal hontan. Partehartzaileak: Joseba Abaitua Marisol Chavarri Ana Velasco Angel Altuna Charo Muela Jaime Arrese Iñigo Pascual Iñaki Garcia Teresa Garcia Flórez Gorka Angulo Altube Luis Fraga Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 7 min
  • RELATOS podkastaren serie berezia: Terrorismoaren historia Espainian. 2. atala: DRIL eta DEFENSA INTERIOR.
    Mar 3 2025
    Francoren diktadura garaian sortu eta desagertu ziren talde terrorista txikiak dira izenburuko biak. DRILek lehergailu ugari jarri zituen leku publikoetan. Donostian, Amarako tren geltokian jarritakoaren leherketan hil zen Begoña Urroz Ibarrola ume koxkorra, 1960ko ekainean. Kasoa ikertu duen Manuel Aguilar dokumentalista mintzatzen da jazoeraz. 1963an, Defensa Interior taldearen bonbak zauritutako Carmen Anguitak bere testimonioa eskaintzen du. Erik Zubiaga EHUeko irakasleak, argipideak ematen ditu diktaduraren errepresioaz, eta aipatutako talde terroristen joera ideologikoaz. Partehartzaileak: Carmen Anguita Manuel Aguilar Erik Zubiaga Luis Fraga Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
    Mostra di più Mostra meno
    41 min