RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 10. atala: Bisitariak. Nazioarteko terrorismoa Espainian. copertina

RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 10. atala: Bisitariak. Nazioarteko terrorismoa Espainian.

RELATOS podkastaren seriea: Terrorismoaren historia Espainian. 10. atala: Bisitariak. Nazioarteko terrorismoa Espainian.

Ascolta gratuitamente

Vedi i dettagli del titolo

A proposito di questo titolo

1985ean, Torrejon de Ardozen, El Descanso jatetxean jarritako lehergailu baten eztandaz 18 lagun hil ziren. Yihad Islamikoari egozten zaio atentatuaren ardura. Yihadistek Europan egindako atentaturik itzelena 2004ko martxoaren 11koa izan zen, Madrilen, 192 lagun hilez. Hilketa hura egin zuten yihadisten sareak Al Qaedarekin zuen lotura. Beste data beltza 2017ko abuztuaren 17 da. Bartzelonan eta Cambrilsen, zelula yihadista batek 16 lagun hil zituen. DAESH, edo Estatu Islamikoaren eraginpeko zelula yihadistak egin zuen sarraskia. ETAkoen ostean, yihadistak izan dira espainiar gehien hil dituzten terroristak. Partehartzaileak: Juan Benito Samaniego Esther Sáez Antonio Miguel Utrera Eskarne Jauregi Victor Amado de Castro Carmen Martínez Ana Aizpiri Musika: UPM_CHALK66_68 Somewhere Down The Line- AEROHEAD
Ancora nessuna recensione