Episodi

  • Elebidunen hitz jariotasuna neurtzeko kalkulagailua
    Sep 30 2026

    B hizkiaz hasten diren zenbat hitz esango zenituzke minutu batean? Badirudi ariketa sinplea, baina hitz-jariotasunaren proba hauek gure garunaren funtzionamenduari buruzko informazio baliotsua ematen dute. Eta zer gertatzen da bi hizkuntzatan bizi garenean? Laiene Olabarrieta eta Saioa Setoain NUPeko neuropsikologoek elebidunen hitz-jariotasuna neurtzeko kalkulagailu bat garatu dute, euskaldunen errealitatea kontuan hartzen duen tresna berria.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    15 min
  • Inkisidoreen itzala: Nork sartu dizu sorgin hori buruan?
    Jun 15 2026

    Itxi begiak eta pentsatu sorgin batengan. Itsusia eta zaharra oso? Irudi hori ez da zurea, inkisidoreek mendeetan zehar zure buruan txertatutako estereotipoa baizik. Podcastaren 50. atalean, Irati Zurbano ikertzailearekin argituko dugu nola eraiki zuen botereak "errudun perfektuaren" mitoa mendez mende, eta nola irauli duen euskal kulturak eta feminismoak ikono errebelde bilakatzeko.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    15 min
  • Neskameen ahots isilduak
    May 18 2026

    Nafarroan, Europa osoan bezala, langileen herena etxeko zerbitzuan aritzen zen Aro Modernoan. Gehienak emakume gazteak ziren. Milaka izan arren, historian ia ikusezin bihurtu dituzte. Amaia Nagusia historialariak haien ahotsak berreskuratu ditu artxiboetako auziei esker. Lan gogorra, indarkeria eta bizirauteko borroka ageri dira mendeetan isilduta egon diren testigantzetan.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    16 min
  • Hamaiketakoari gorazarre
    Apr 23 2026

    Hamaiketakoan laburbiltzen da Nafarroako gastronomiaren arima. Bertako produktuak, sasoian sasoikoak eta km 0 elikagaiak daude oinarrian. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetek ematen diote itxura eta zentzua. Otordu bat baino gehiago da; familian edo lagun artean partekatzen den ospakizuna, festa, barreak eta une onak. Askotan, iristear dagoen zerbaiten hasiera ere bada. Horren inguruan hausnartzen du Eneko Izkue sukaldari nafarrak atal honetan.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    14 min
  • Saskia berrasmatzen: materialen iraultza erremontean
    Mar 24 2026

    Erremontea garai berrietara moldatu nahian dabilen pilota modalitatea da. Artisau-lanari eta tradizioari loturik, erreminta egiteko modua ez da apenas aldatu sortu zenetik. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko INAMAT institutuko ikertzaileek material konposatuak eta 3D fabrikazioa aztertzen ari dira erresistenteagok eta eskuragarriagoak diren saskiak garatzeko. Berrikuntzak tradizioa arriskuan jartzen al du, ala haren etorkizuna bermatzeko giltza da? Xabier Sandua ingeniariak ditu erantzunak.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    14 min
  • Logika lausoa edo grisen edertasuna
    Feb 27 2026

    Zuri edo beltz, bai edo ez… Gure erabaki gehienek — eta algoritmo askok hartzen dituzkenek — ez dute horrela funtzionatzen. Zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gaurko atala gris horietara begiratuko dugu: zalantzetara, tarteko balioetara, eta zuzenean alderatu ezin diren egoeretara. Ander Goñi Medrano NUPeko matematikaria da, eta NAIR Center Nafarroako Adimen artifizialaren Ikerketa Zentroan aritzen da ikerketan. Logika lausoaz eta grisen edertasunaz aritu gara solasean.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    14 min
  • Nork babesten du garraiolaria Europan?
    Jan 30 2026

    Gure inguruan ditugun produktu gehienak kamioi batean iritsi dira, baina gutxitan pentsatzen dugu nork ekarri dituen. Atal honetan, errepide garraioaren atzean dagoen azpi-kontratazioa, ez-ordaintzeak eta Europako estatuen legeek sortzen dituzten hutsuneak aztertu ditugu, Eva Fernandez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko ikertzailearekin.

    Salgaiek errez egiten dute mugaz gaindi, eskubideek, berriz, ez hainbeste.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    15 min
  • Zor publikoaren arintze jokoak: nork mugituko du lehen fitxa?
    Dec 29 2025

    Imajinatu joko mahai bat gela itxi batean. Mahai horretan jokalariek ez dute bakarrik dirua jokatzen, herrialde oso baten etorkizuna dute jokoan. Partida global honetan esertzen dira gobernuak, inbertsio funtsak, bankuak, nazioarteko erakundeak eta, orain, Txina, arau zahar guztiak aldatu dituen eragileak. Zor publikoaren arintze joko hauek aztertu ditu Idoia Agirre NUPeko ekonomistak.

    Partida martxan da: nork mugituko du lehen fitxa?

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Mostra di più Mostra meno
    15 min