Episodi

  • #589 Tropela.eus | Xabier Berasategi (EUS)
    Oct 26 2026
    Denboraldi amaiera honetan Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bat ekarri nahi genuen geurera denboraldiari eman dioten amaiera bikainaren inguruan aritzeko. Gainera ez dugu ahaztu behar fitxaketa berriak izango dituztela 2027ari begira, tartean Mikel Landa bera. Geurean izan den txirrindularia Xabier Berasategi goierritarra izan da, taldeari puntu mordoxka batzen lagundu duenetako bat. Eta berau elkarrizketatzen Lander (@landergarro) eta Egoitz (@elizaso) izan dira. Gustuko izango duzuelakoan gaude!
    Mostra di più Mostra meno
    44 min
  • #588 Tropela.eus | 2026ko Munduko Txapelketak
    Sep 17 2026
    Igande honetatik aurrera izango dira jokoan Munduko Txapelketak Montrealen, Kanadan. Igandean bakarkako erlojupeko saioak eta hurrengo asteburuan errepidekoak. Pogačar (UEX) falta dela, aukerak ireki zaizkie gainontzekoi. Emakumeen kasuan, aldiz, Reusser (MOV) zein Vollering (TFS) hautagai nagusi. Euskaldunei dagokionez, Igor Arrieta (UEX), Markel Beloki (EFE) eta Usoa Ostolaza (LKF) euskal ordezkariak. Podcast honetan lasterketa hauen ingurukoak aztertu dituzte Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
    Mostra di più Mostra meno
    56 min
  • #587 Tropela.eus | 2026ko Espainiako Vuelta
    Aug 19 2026
    Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Espainiako Vuelta Monacotik, bakarkako erlojupeko batekin. Pogačarrek (UEX) Vuelta irabazi nahi du lehen aldiz eta, egia esan, arerio gutxi ditu aurka; akaso daraman denboraldi luzera bera izango du gaindutu beharreko langa. Ohiko nagusitasunez irabaziko ote du? Podcast honetan Vueltaren ingurukoak aztertu dituzte Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), Aimar Fernandez de Gorostiza (@AimarFdg) txirridnulariarekin batera, Euskadi Fundazioko 23 urtez azpiko taldea aritzen dena. Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 3 min
  • #586 Tropela.eus | 2026ko Frantziako Tourra
    Jul 1 2026
    Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Frantziako Tourra Bartzelonatik. Pogačarrek (UEX) bere bostgarren Tourra irabazi nahiko du, Vingegaardek (TVL) denboraldiko bigarren handia irabazi nahi du, Seixasek (DCT) Frantziari esperantza piztu nahi dio,... asko dugu ikusteko aurtengo Tour honetan! Podcast honetan Tourraren inguruko erpin guztiak aztertu dituzte Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena izango dena. Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 39 min
  • #585 Tropela.eus | 2026ko Italiako Giroa
    May 6 2026
    Ostiral honetan abiatuko da 2026ko Italiako Giroa Bulgariatik. Sailkapen nagusiari begira izen handirik ez badago ere, podiuma ohi baino merkeago izan diateke eta aukerak zabalduko zaizkie hainbat txirrindulariri protagonismoa izateko. Ildo horretan egiten dute aurtengo Giroarean azterketa Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) denboraldiko lehen itzuli handiaren inguruko podcast honetan. Ea gustuko duzuen!
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 16 min
  • #584 Tropela.eus | 2026ko Paris-Roubaix
    Apr 8 2026
    Igandean beste hitzordu garrantzitsu bat dugu: Paris-Roubaix. Gizonen lasterketan beste lehia ikusgarri bat espero dugu Pogačar (UAD) eta van der Poelen (APT) artean, baina emakumeetan ere ez da ikuskizunik faltako! Saio honetara, ordea, etorkizunari begira dagoen Maite Urteaga zumaiarra gonbidatu dugu, Lipowitzen (RBH) ibilbidearekin alderatzera ere ausartu garen txirrindularia. Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Lander Garro (@landergarro) aritu dira Maiterekin solasean, baita iganderako kinielei errepasoa egiten ere. Ea gustuko duzuen!
    Mostra di più Mostra meno
    1 ora e 7 min
  • #583 Tropela.eus | 2026ko Itzulia
    Apr 8 2026
    Astelehenean abiatuko da gure lurretan 2026ko Euskal Herriko Itzulia, Bilbon jokatuko den bakarkako erlojupekoarekin. Gainera aurtengo lehiaketan ere Labora Kutxak babestutako sailkapena izango dugu sariekin. Ez ahaztu izena ematea kiniela gordetzerakoan! Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!
    Mostra di più Mostra meno
    36 min
  • #582 Tropela.eus | 2026ko Flandriako Tourra
    Apr 3 2026
    Igande honetan jokatuko da Flandriako Tourra, emakume zein gizonena. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso), Iban Perezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) batez ere kinielari errepasoa ematen diote. Ea gustuko duzuen!
    Mostra di più Mostra meno
    40 min